2008/11/30

JANGELA ZERBITZUA

Ikusi ahal izan duzuen bezala, zuen seme-alabak gauza asko egiten dituzte eskola orduetan, baina horretarako, indarrez beterik etorri behar dute ikastolara.

Horregatik, Laskorain Ikastolak dieta orekatu baten alde apustu egiten du, eta bere ikasleei elikagai anitzak eskaintzen dizkiete, jangela zerbitzuan, noski.

Jangelak, egunero irekitzen ditu ateak, bai Berazubiko eraikuntzan, baita Sakramentinoetan eta Usabalean ere, azken honek urte pare bat bakarrik dituelarik.

Urtetik urtera, geroz eta haur gehiagok ematen du izena. Adibide bat ematearren, iaz, Berazubiko 2 urteko gelan, 6-7 umek erabiltzen zuten zerbitzua. Aurten, aitzitik, 23 umek bazkaltzen dute egunero, eta ondorioz, laguntzaile zerbitzua handitu behar izan dute.

Zuen seme-alabetako gelan badaude haur batzuk jangelara joaten direnak bazkalorduan, horregatik, jarraitzen dituzten Menuak zintzilikatzea interesgarria izan daitekela iruditu zait. Beraz, arrosaz dagoen hitzan klikatuz, lehenengo hiruhilabete honetan zer jan dute, edota zer jango duten ikusi ahal izango duzue.


No hay comentarios: