2008/11/28

AGURRA


Honekin amaitutzat ematen dut (oraingoz) blog honen lanketa.

Esan beharra daukat, lan honekin gauza asko ikasi ditudala, bai teknologi berriekin harremana sendotuz, baita umeen klaseak behatuz ere.

Oso harrera ona izan dut Laskorain Ikastolako Aitor irakaslearen eskutik, eta ahal izan duen neurrian bere laguntza eskaini dit. Umeek ere asko lagundu didate, inkonszienteki bada ere.

Blog honekin hasi nintzenean, Laskorain Ikastola Urrezko Q-ra aurkezten ari zen eta lanez lepo egon ziren denbora horretan. Hori dela eta, blog-ean ikusi ahal izan duzuen bezala, ekarpen denak azaroan izan dira. Hala ere, lan gogorra egin eta gero Ikastolak bere helburua lortu zuen, eta bere eskuetan duen Zilarrezko Q-aren ondoan Urrezkoa Q-a jartzea lortu dutela esan beharra dago.

Oraingoz bukatutzat emango dut blog hau, baina kontutan izanik nire praktikak ikastola honetan egingo ditudala, gabonak eta gero, nire denbora librean, blog hau osatuz joango naizela pentsatzen dut.

Hala eta guztiz ere hiru bat sarrera gehiago ikusi ahal izango dituzue, umeei planteatutako ariketak direnak.

Besterik gabe, komentarioren bat egin nahi baduzue blogean idazteko aukera duzue.

Espero dut blog hau gustatu izana.

Mila esker.





No hay comentarios: