2008/11/30

JANGELA ZERBITZUA

Ikusi ahal izan duzuen bezala, zuen seme-alabak gauza asko egiten dituzte eskola orduetan, baina horretarako, indarrez beterik etorri behar dute ikastolara.

Horregatik, Laskorain Ikastolak dieta orekatu baten alde apustu egiten du, eta bere ikasleei elikagai anitzak eskaintzen dizkiete, jangela zerbitzuan, noski.

Jangelak, egunero irekitzen ditu ateak, bai Berazubiko eraikuntzan, baita Sakramentinoetan eta Usabalean ere, azken honek urte pare bat bakarrik dituelarik.

Urtetik urtera, geroz eta haur gehiagok ematen du izena. Adibide bat ematearren, iaz, Berazubiko 2 urteko gelan, 6-7 umek erabiltzen zuten zerbitzua. Aurten, aitzitik, 23 umek bazkaltzen dute egunero, eta ondorioz, laguntzaile zerbitzua handitu behar izan dute.

Zuen seme-alabetako gelan badaude haur batzuk jangelara joaten direnak bazkalorduan, horregatik, jarraitzen dituzten Menuak zintzilikatzea interesgarria izan daitekela iruditu zait. Beraz, arrosaz dagoen hitzan klikatuz, lehenengo hiruhilabete honetan zer jan dute, edota zer jango duten ikusi ahal izango duzue.


2008/11/28

AGURRA


Honekin amaitutzat ematen dut (oraingoz) blog honen lanketa.

Esan beharra daukat, lan honekin gauza asko ikasi ditudala, bai teknologi berriekin harremana sendotuz, baita umeen klaseak behatuz ere.

Oso harrera ona izan dut Laskorain Ikastolako Aitor irakaslearen eskutik, eta ahal izan duen neurrian bere laguntza eskaini dit. Umeek ere asko lagundu didate, inkonszienteki bada ere.

Blog honekin hasi nintzenean, Laskorain Ikastola Urrezko Q-ra aurkezten ari zen eta lanez lepo egon ziren denbora horretan. Hori dela eta, blog-ean ikusi ahal izan duzuen bezala, ekarpen denak azaroan izan dira. Hala ere, lan gogorra egin eta gero Ikastolak bere helburua lortu zuen, eta bere eskuetan duen Zilarrezko Q-aren ondoan Urrezkoa Q-a jartzea lortu dutela esan beharra dago.

Oraingoz bukatutzat emango dut blog hau, baina kontutan izanik nire praktikak ikastola honetan egingo ditudala, gabonak eta gero, nire denbora librean, blog hau osatuz joango naizela pentsatzen dut.

Hala eta guztiz ere hiru bat sarrera gehiago ikusi ahal izango dituzue, umeei planteatutako ariketak direnak.

Besterik gabe, komentarioren bat egin nahi baduzue blogean idazteko aukera duzue.

Espero dut blog hau gustatu izana.

Mila esker.





UMETXOAK EGINDAKO MARRAZKIAK

Haur-Hezkuntzako 3 urteko gelan marrazkiak dira gehien lantzen direnak.

Egunero egunero egiten dituzte marrazkiak, batzuetan libreak eta beste batzuetan gidatuak izaten dira, hotsm irakasleak araututakoak, alegia.

Hala ere, beti ez dira margoekin sortutako marrazkiak, tenperak ere erabiltzen diruzte, kolore nahasketak eginez eta bere erabilpenak esperimentatuz, eskuekin bustiz adibidez.

Bestetik, gometsak ere erabiltzen dituzte, marrazkien siluetak beteaz. Gometsa hauek forma asktarikoak dira (laukitxoak, borobilak, triangelutxoak...) eta koloreak ere horiak, gorriak, urdinak edota berdeak izan daitezke.

Horrez gain, setazko papera hartuz bolatxo txikiak egiten dituzte zuen seme-alabek, gero paperean estaltzeko.

Beheko aldean duzuen bideoan ikusi ahal izango dituzue egindako marrazki batzuk.

Kurtsoan zehar, haurren urtebetetzeak iristen diren heinean, gainontzeko gelakideek, urteak betetzen duen haur hori marrazkiak egiten dizkiote, gero album batean bilduz eta opari gisa erregalatuz.

Haurrei asko gustatzen zaie euren gelakideek horrelako marrazkiak egitea, eta euren etxera ermaten dute bilduma hura ilusio handiz.

Adibidez, Azaroak 14ean, Ane-ren urtebetetzeak izan ziren, zeina 3 urte bete zituen, eta aurpegiaren alde batetik bestera zaharkatzen zion irribarre batekin joan zen etxera.









2008/11/27

ZENBAKIAK BIRTUALKI LANTZEN



Ariketa hauen bidez, zuen umetxoak dituzten gaitasunak frogan jarri ahal izango dituzte.

Bost ariketa hauetan oroimen-ariketak, idazmen ariketak etabarrak lantzeko aukera izango dituzte, ZENBAKIE-tan oinarrituz. Bertan ZERO, BAT, BI ETA HIRU zenbakiak jorratzeko beste modu bat aurkituko duzue, irudi deigarri eta politen laguntzaz.

Umeak, teknologia berriekin harrmenanetan hasteko ariketa baligarriak dira hauek, arratoia eta teklatua erabili beharko dituzte eta.

Animo lagunak, saia zaitezte!!!!

"BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA"-ren BIDEOA

Oraingoan, nire klasekide batzuekin batera egindako bideo garapen bat ikusteko aukera duzue.

Bideoa, ipuin baten antzezlana da, "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa"-rena hain zuzen ere eta zuen seme-alabei zuzendutako ipuin bat da. Irakurri ditudan ipuin guztietatik, berezienetako eta dibertigarrienetako bat dela esango nuke . Liburu honen istorioa sator bati deritzo, zeina gauza bitxi bat gertatzen zaion, eta zeina gauza bitxi horrengatik mendekua hartu nahi duen.

Baina ikus ahal izango duzuen bezala, ipuin hau txotxongilo batzuen bidez dramatizatua izango da. Montajea ere gu geuk egindakoa da, eta nahiz eta ordu dexente sartu dena prest edukitzeko, asko disfrutatu dugu antzelan hau egiten. Gure atzetik egindako lan guztietaik, honako hau, politena eta dibertigarriena izan dela esan beharra dago, dudarik gabe.

Besterik gabe, gustatuko zaizuelakoan geratzen naiz.




2008/11/25

HIRU TXERRITXOEN ISTORIO BERRIA

Haur Hezkuntzaren oinarrizko helburua bat ipuin ezberdinak lantzea da. Gehienetan tradiziozko ipuinak lantzen dituzte, hala nola Txanogorritxu, Hiru txerritxoak...

Ipuin hauek lantzeko era beti berdina da: ipuina kontatzen zaie, ipuinari buruz abestiak kantatzen dituzte, denen artean dramatizatu egiten dute antzerki bat eginez, atzamarren bidezko antzezlana ere egiten dute...

Hala ere, uste dut betiko ipuinak moldatzea ondo egongo liztatekela, gaur egungo beharretara egokituz eta gauza berriei bide emanez. Horregatik, bideo honetan klikatuz gero, hiru txerritxoen ipuina ikusi ahal izango duzue, baina aldaketa batzuekin, noski. Oso dibertigarria iruditu zaitenez, hemen zintzilikatzea ideia ona dela pentsatu dut.

Besterik gabe, gustatzea espero dut. Bideoa ez da oso luzea, horregaik bi minutu hartuz gero, momentu dibertigarri bat igaroko duzuela uste dut.

Ea gustatzen zaizuen.

2008/11/24

BASERRIKO ANIMALIAK

Honako helbide elektroniko honetan, zuen seme-alabek baserriko animaliei buruz pixkat gehiago jakin dezaten ariketa bat proposatzen diet.

Bertan, ariketa batzuk egitea proposatzen diet, eta zuen laguntzarekin, seguruenik, ariketa hauen helburua lortuko dute.

Saiatu eta zorte on!!

2008/11/21

HAURRAK LANDU DITUZTEN ASMAKIZUNAK ETA OLERKIAK


OLERKI BILDUMAK




Mendi muino tontorrak
gure herriko bazterrak.
Txoritxoen txioak
haur txikien algarak.
Goazen goazen laguna
argitu da eguna.
Mendirik mendi zabal dezagun
gure alaitasuna,
















Haizeak udazkenean, Fu-Fu

Hostoak, Firin-Faran
Goitik behera dantzan

















ASMAKIZUNA




Basoan egun osoa
umeei lantzen diet loa
Txanogorritxu eta amona
jateko daukat gogoa
hori bikote gozoa!
Horregatikan deitzen didate
Lotsagabeko.......(otsoa)

EGUN BAT IKASTOLAN


Denok dakigunez, eta azaldu den moduan, umeak, kurtso hasieratik, errutina bat barneratzen dute, eta egunerokotasun bat finkatzen dute euren bizitzan. Ondoren, errutina hori zertan datzan ikusteko aukera duzue:

9:oo-10:00

Asanblada: Ipuinak, atzamar-jolasak, hiztegi-jokoak, olerkiak...

10:oo-11:00

Txokoak: Haurrak errotatuz joaten dira (liburutegian, plastikan...)
Ulises (hiztegia lantzen duen untxitxoa)

11:00-11:30 Hamaiketakoa eta komunera buelta

11:30-12:00 Patioa (eguraldi txarra egiten duenean ikastolako liburutegira)

12:00-12:30 Nor falta da? (ikastolara joan ez direnak)

15:00-17:00 Jarduera ezberdinak ( fitxak, dantza, antzerkia)
Psikomotrizitatea


Hala ere, segun eta nola aurkezten zaigun eguna jarduera batzuk alda daitezke: esate baterako, haur baten urtebetetzeak direnean. Aldaketa hauek, Aitorren eskuetan geratzen da.






UMEEN IZENAK

Aitorren gelan 23 ume daude elkarlanean. Denak dute euren pertsonalitatea bereizten duten zerbait eta denak denen artean laguntzen dira etengabean. Adibidez, umeren batek ez badu ulertzen oso ondo nolako marrazkia egin behar den, gainontzekoek ume hura laguntzen saiatzen dira. Oso giro ona antzematen da gelan eta hori, lortzen diren emaitzetan antzematen da. Hurrengo zerrendan, ume hauen izenak irakurri ditzakezue:
  • Maier
  • Ekiñe
  • Irati
  • Izaro
  • Maddi C.
  • Markel
  • Nahia
  • June G.
  • Itzel
  • Ane
  • Peru
  • Unax
  • Haizea
  • Ibai
  • Oier
  • Maddi J.
  • Nora
  • June M.
  • Mikel
  • Xabier
  • Joanes
  • Asier
  • Unai

2008/11/20

EGOKITZAPENALDIA

Hurrengo Power Point-eko aurkezpena, zuen seme-alabek pasatzen duten egokitze-aldia hobeto ulertzeko baliagarria egingo zaizuelakoan, egin klick Play botoiari: