2008/11/28

UMETXOAK EGINDAKO MARRAZKIAK

Haur-Hezkuntzako 3 urteko gelan marrazkiak dira gehien lantzen direnak.

Egunero egunero egiten dituzte marrazkiak, batzuetan libreak eta beste batzuetan gidatuak izaten dira, hotsm irakasleak araututakoak, alegia.

Hala ere, beti ez dira margoekin sortutako marrazkiak, tenperak ere erabiltzen diruzte, kolore nahasketak eginez eta bere erabilpenak esperimentatuz, eskuekin bustiz adibidez.

Bestetik, gometsak ere erabiltzen dituzte, marrazkien siluetak beteaz. Gometsa hauek forma asktarikoak dira (laukitxoak, borobilak, triangelutxoak...) eta koloreak ere horiak, gorriak, urdinak edota berdeak izan daitezke.

Horrez gain, setazko papera hartuz bolatxo txikiak egiten dituzte zuen seme-alabek, gero paperean estaltzeko.

Beheko aldean duzuen bideoan ikusi ahal izango dituzue egindako marrazki batzuk.

Kurtsoan zehar, haurren urtebetetzeak iristen diren heinean, gainontzeko gelakideek, urteak betetzen duen haur hori marrazkiak egiten dizkiote, gero album batean bilduz eta opari gisa erregalatuz.

Haurrei asko gustatzen zaie euren gelakideek horrelako marrazkiak egitea, eta euren etxera ermaten dute bilduma hura ilusio handiz.

Adibidez, Azaroak 14ean, Ane-ren urtebetetzeak izan ziren, zeina 3 urte bete zituen, eta aurpegiaren alde batetik bestera zaharkatzen zion irribarre batekin joan zen etxera.









No hay comentarios: