2008/12/03

EGOKITZAPENALDIA

EGOKITZAPENALDIA

Eskolako lehenengo egunak ikasturteko gogorrenak izan dira ume batzuentzat. Gehiago edo gutxiago, ume guztiei kostatu zaie ikastolako erritmora egokitzea. Ezinezkoa da ikasturteari hasiera ematea egokitzapen aldian gainditu beharreko zenbait oztopori aurren egin gabe.



Planifikatutako puntuak


Aitorrek, zuen (gurasoak) partaidetza zehaztu du egokitzapenaren berri eskura emanez

Egokitzapen aldiko egutegia zehaztu da.

Ikasturteko hasierako egun horietan zuei ezagutzeko eta duzuen urduritasuna baretzeko Aitorrek elkarrizketak erraztu eta programatu ditu.

Haurrei segurtasuna emateko irakasleak eguneko sekuentzia planifikatu eta bete ditu.

Horrez gain, espazioa antolatu du.

Haur guztiak ez dira berdin moldatzen eskolako erritmora.Haur batzuek denbora gehiago behar dute beste batzuek baino. Pixkanaka-pixkanaka lasaitzen joaten dira, eta eguneroko sekuentziak finkatzen joaten diren neurrian, ondorengoko errutinak eta uneak bereizten dituzte:

- Noiz jolas librea?

- Noiz biribilean eserita egoteko unea?

- Noiz hamaiketakoa jateko unea? Noiz isilik egoteko unea?



Garatu nahi diren gaitasunak:


Ziurtasun afektiboa (norberarekin eta ingurukoekin)

Orioentatu, espazio-denbora antolatu, esperimentatu

Gelako dinamikan parte hartu

Jardueretan, autonomiaz, parte hartu




No hay comentarios: