2008/10/06

AURKEZPENA

Laskorain Ikastola, 18 urte bitarteko ikasleen hezkuntza beharrei erantzun egokia ematearren herri ekimenaren bidez sortutako erakundea da. Tolosako ikastetxe bat dugu hau, Gipuzkoakoa alegia, hiriburutik 26 kilometrotara aurkitzen delarik. Ikastola 4 egoitzak osatzen dute:
  • Berazubiko auzoa (2 urte)
  • Sakramentinosetako edifizioa (0-2 urte eta HH1-LH2)
  • Usabalgo auzoa (bi egoitz: LH3-DBH3/DBH4-Batx2)
Hala ere, hemen ikusiko ditugun jarduerak, marrazkiak, bideoak etabarrak Sakramentinosetako HH1-ko haur gela batekoak izango dira. 3 urteko umetxo hauek goialdean ikusten dugun eraikuntzan ikasten dute. Nire txikitako urte zoriontsuak goiko parke honetan igaro nituen. Oso oroitzapen politak ditut gordeta nire barnean. Atzoko egunean izango balitz bezala, gogoratzen dut, patio garaian gure dantza dibertigarriak ensaiatzen genituenean, zeintzuk ostiral arratsaldetan (plastikako orduan) dantzatzen genituen gainontzeko ikaskideen aurrean, edota urduritasunez eta ilusioz presatzen genituen dantzak eta ekintzak, zeintzuk udako jaialdian gure gurasoei eskaintzen geniezkien Areto Nagusian. Horregatik, blog hau, zuen seme-alabek zenbat gauza ineteresgarri egiten dituzten ikusi ahal izateko beste bide bat izan daiteke. Gustoskoa izango zaizuelakoan Eskarrik asko

No hay comentarios: